MSC

Marine Stewardship Council

Hiru itsasoak

Arrantza iraunkorra

Zaintza katea



   

   

   

MARRAZO-HEGALA MOZTEAREN AURKAKO POLITIKA

International Seafood Sustainability Foundation (ISSF) erakundeak honela definitzen du marrazo-hegala moztea (shark finning): marrazo-hegala ontzian bildu eta gainerako gorputza itsasora botatzea.

Badakigu shark finning-ak urratzen dituela FAOren Arrantza Arduratsurako Jokabide Kodea eta marrazoen populazioak kontserbatzeko eta kudeatzeko Nazioarteko Ekintza Plana. Halaber nazioarteko itsas erakundeek emandako beste ebazpen batzuk ere urratzen dituela eta ez dituela errespetatzen. Shark finning-ak marrazo kopuru handi bat hiltzen du urtero, eta kalteberatasun-egoeran dagoen espezie bat mehatxatzen du.

Arrazoi horiengatik eta Arrantza Antolamendurako Eskualdeko Erakundeek (OROP) aplikatutako kudeaketa-neurriak eta itsas bizitza kontserbatzeko nazioko eta nazioarteko arauak kontuan hartuta, >Irizabal, S.A.k atuna erosteko eta hornitzeko politikan honako puntu hauek ezarri eta sartu ditu:

  1. Marrazo-hegala moztearen (shark finning) praktika kondenatzea eta debekatzea.
  2. Arrantza Antolamendurako Eskualdeko Erakundeek (OROP) edo nazioko edo nazioarteko agintariek marrazo-hegala mozteko praktikan parte-hartzaile gisa identifikatu dituzten itsasontziekin merkataritza-transakzioak saihestea.
  3. Marrazo-hegala moztea debekatu eta kondenatu ez duten konpainiekin merkataritza-transakzioak saihestea. Shark finning-a debekatu eta marrazoak, kontserbatuz gero, beren hegal naturalekin deskargatzeko eskatzen duen politika publikorik ez duten konpainiekin transakziorik ez egitea.

Irizabal S.A.

Irizabal Logo

IRIZABAL S.A.
ARRAIN URDINAK

Legezko oharra - Pribatasun politika - Cookien politika